
107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2827
EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 3342/2017 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 3342/2017 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandako Hocine Bekkar-i baldintzapeko askatasuna errebokatzeko; pertsona hori Oranen jaio zen (Aljeria), 1967-10-25ean (NANa: X7091659Y), Ali eta Haja-ren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Ollerietabarrena zeharbidea 31, 1.C, Bilbao; egun, non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2017-05-10ean, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz: «Ondoko kausetan, Hocine Bekkar presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea:
– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1174/-02 zenbakiko betearazpena,
– Bilboko Zigor arloko 5 zenbakiko Epaitegiaren 150/-99 zenbakiko betearazpena eta
– Bilboko Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 307/-99 zenbakiko betearazpena, eta presoak espetxera itzuli behar du.
Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.
Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.
Igor bekio ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxeari eta Estatu Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiari, presoa atxilo hartu eta espetxeratu dezan.
Jakinaraz bekio ebazpen hau Fiskaltzari eta baldintzapean askatuari, EHAAn egindako argitalpenaren bidez, eta jakinarazi beraren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela –apelazioaren errekurtso subsidiario gisa– epaitegi honen aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hiru eguneko epean, edo zuzeneko apelazio-errekurtsoa bost eguneko epean.
Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut.»
Hocine Bekkar baldintzapean askatua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamarrean; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS