
107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2821
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 22koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuari delegatzen baitzaio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako joan-etorrien eta egonaldien zerbitzuaren kontratazioa.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuaren 8.1.j) artikuluak, lehenengo xedapen gehigarriarekin lotuta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari ematen dio joan-etorrien eta egonaldien zerbitzua kontratatzeko eginkizuna.
Gaur egun, uste da zerbitzu hori Segurtasun Sailaren eskumenaren menpe batera kontratatuz hobetu egiten dela zerbitzuen kudeaketa, bai eta gastu publikoaren arrazionalizazioa ere.
Joan-etorrien eta egonaldien zerbitzua era bateratuan kontratatzeko bide edo formula egokia Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.1 artikuluan eskumenak delegatzeko jasotakoa da. Honako hau xedatzen du artikulu horrek:
«1.– Administrazio publikoetako organoek beste organo batzuei delegatu diezazkiekete beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden organismo publikoak edo zuzenbide publikoko entitateak badira».
Hori dela eta, aintzat hartuta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 83/2017 Dekretuaren 4.2.f) artikuluak kontratazio-arloan Segurtasuneko sailburuari ematen dizkion eskumenak (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
I.– Segurtasuneko sailburuari delegatzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako joan-etorrien eta egonaldien zerbitzua batera kontratatzeko eskumena.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako honako arlo hauetara hedatuko da delegazioa, kontratuari aplikatzekoak badira:
– Kontratua prestatzea (II. liburua).
– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, II. kapitulua).
– Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin –zerbitzu-kontratuetarako– IV. liburuko II. tituluko V. kapituluan aurreikusten direnak.
– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
II.– Organo delegatzailearen esku geldituko dira kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea.
III.– Delegazio hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Arkauti, 2017ko maiatzaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
RSS