107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2808
IRAGARKIA, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Administrazioko taldeburuaren lanpostua (Pertsonaleko departamentua – Hautaketa arloa) izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzaileak Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko taldeburuaren lanpostua (Pertsonaleko departamentua – Hautaketa arloa) izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila helbide honetan argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazten den epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2017ko maiatzaren 12a.
Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailea.
Delegazioz: (2015eko irailaren 3ko 1052/15 Ebazpena)
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.