Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2017ko ekainaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2721

730/2017 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusi lanpostutik kentzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 453/2014 Ebazpenaren bidez (EHAAren 82. zk.an argitaratu zen, maiatzaren 5ean), Michol González Torres andrea Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusi izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Michol González Torres andrea Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusi lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek interesdunari jakinarazten zaionetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuari, eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala