Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2017ko maiatzaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2684

IRAGARKIA, eraikuntza-obra bat gauzatzeko kontratuari dagokion lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 022/2017/C01/B-46.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Boluetako RE-1B lursailean, babes ofizialeko 190 etxebizitza, eranskin eta haiei lotutako urbanizazioa eraikitzeko obrak egikaritzea.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 21 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu.

Aurrekontu mota: 14.412.840,47 euro, BEZik gabe.

Aurreikusitako kontratuaren balioa: 15.854.124,52 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) Sozietate Publikoa edo www.visesa.eus web orrian.

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1 – A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 14a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun tekniko eta profesionalaren gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala administrazio baldintza pleguan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa administrazio baldintza pleguan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (43).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (08).

3) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (15).

4) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (07).

5) Proiektuko puntu kritikoen azterketa eta saldu ondoko etorkizuneko eraginak murrizteko hobekuntza-proposamenak eta unitate horien gaineko kontrol-planaren proposamena (07).

6) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Saldu ondoko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

7) Egituren segurtasunari eta egikaritzeari lotutako hobekuntzak (08).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 21a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-baldintzen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1 – A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, edo hor bertan topa daitekeen berariazko edukira zuzenean iritsita, honako webgune honen bidez: www.contratacion.euskadi.eus.

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1 – A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko irailaren 5a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2017ko maiatzaren 11.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 16a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala