Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2017ko maiatzaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SONDIKAKO UDALA
2683

IRAGARKIA, Sondikako Zarata Mapa behin betiko onartzeari eta babes akustiko bereziko eremuak ezartzeari buruzkoa.

Sondikako Udalak eskatuta Sondikako Zaraten Mapa onartzeko abian jarritako prozedura aztertu eta udal-arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, udalbatzak, 2017 martxoaren 22an, honako hauxe erabaki du aho batez:

Lehenengoa.– Sondikako Zaraten Mapa behin betiko onartzea babes akustiko bereziko eremuak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzko 213/2012 Dekretua betetzeko asmoz.

Bigarrena.– Behin betiko onarpenari buruzko erabakia argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean nahiz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hirugarrena.– Sondikako Zaraten Mapa eta babes akustiko bereziko eremuen ezarpena formatu digitalean bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, baita azterketako agiriak eta horrekin lotutako agiri grafikoak ere.

Sondika, 2017ko maiatzaren 11.

Alkatea,

XABIER ZUBIAUR AGIRRE.


Azterketa dokumentala