Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2017ko maiatzaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2649

EDIKTUA, 3272/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: 3272/2016 espedientea bideratzen ari da Juan Antonio Rico Hernandez zigortuari (1968-03-07an sortua; NAN-zk.: 15251139; azken helbidea: Serapio Mugica kalea 30-1.C, 5.B , Irun) ezarritako gizartearentzako lanak betearazteko. Espediente horretan, 2017-03-08an autoa eman da, eta honako hau diote xedapenek: Deklaratzen dut Juan Antonio Rico Hernandezek ez duela bete Donostiako Zigor Izapidetze eta Betearazpen Bulegoak, 2248-14-E betearazlean, ezarri dion zigorra, hau da, berrehun eta berrogei egunez gizartearentzako lanak egitea.

Horren berri jakinaraz bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, dagozkion legezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Eginbideak behin betiko artxibatuko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Donostiako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda, eta, halaber, ohartarazi, beraren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut."

Juan Antonio Rico Hernandez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko martxoaren 30ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunetan.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala