Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2017ko maiatzaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2647

EDIKTUA, 32/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 32/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gasteizko Nieves Cano kaleko 6. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Monica Blanca Rico Mendiguren.

Prokuradorea: Soraya Martinez De Lizarduy Portillo.

Demandatua: Luis Andino Rodríguez eta Maria Martioda Lengaranen jaso gabeko jaraunspena.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Martínez de Lizarduy Portillo prokuradoreak Nieves Cano kaleko 6. zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Luis Andino Rodríguez eta Maria Martioda Lengaranen jaso gabeko jaraunspenaren aurka. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 6.137,93 euroko printzipala, PZLko 576. artikuluan ezarritako interesak eta prozedura honetan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 04 0032 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Gainera, kondenatuak apelazio-errekurtsoa aurkezteko, egiaztatu beharko du kondena-epaiaren zenbateko likidoa ordainduta edo zainpean jarrita duela, betiere Prozesu Legearen 449.4 artikuluarekin bat etorriz. Kontsignazio hori elkarren bermerako abalaren bidez egin ahal izango da, PZLb-ko 449. artikuluaren 5. atalean ezarritako eran.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Luis Andino Rodríguez eta Maria Martioda Lengaranen jaso gabeko jaraunspena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala