Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2017ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2636

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 15ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-prozedurei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ondorengo ohartarazpena eta guzti:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta agertzen direnetik –edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera– hamabost egun balioduneko epea izango dute, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko; gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 15a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala