Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2017ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2634

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 116/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Epaia jakinaraztea: 116/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko apirilaren hiruan, Nora Albizua De Castro, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUPeko letraduak,

Hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 116/2015 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko martxoaren 13an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Mario Ramiro Gutierrez Luizagari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2017ko apirilaren 3a.

Justizia Administrazioaren letradua.

NORA ALBIZUA DE CASTRO.


Azterketa dokumentala