Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2017ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2632

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda argitara ematen duena. Diru-laguntzen deialdia egin da adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2016ko ekitaldian».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osasuneko sailburuordearen 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren III. eranskinean; ebazpen horren bidez argitara eman zen Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda (2017ko maiatzaren 10eko EHAA, 87. zk.). Diru-laguntzen deialdia egin zen adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2016ko ekitaldian. Horrenbestez, akatsok zuzentzeko, III. eranskina osorik argitaratzen da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala