Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2017ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2625

AGINDUA, 2017ko apirilaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenaren arabera, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jesús Enrique del Hoyo Enríquez jauna Teknologia Berrien eta Informazioaren Gizarteko aholkulariaren kargutik kentzea (5260 kodea, 2. dotazioa, zuzendariaren maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2017ko apirilaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak zein administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala