Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2017ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2622

51/2017 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gorobel-Sierra Salvada (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua eta Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremu eta Gorobel-Sierra Salvada (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 15eko 230/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.2 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak 2017ko otsailaren 7ko Diputatuen Kontseiluan 58/2017 Erabakien bidez onartu zuela Gorobel-Sierra Salvada (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren eta Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua onestea eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 15eko 230/2015 Dekretuaren eranskin gisa,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, abenduaren 15eko 230/2015 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2017ko otsailaren 7an Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluan onartutako Gorobel-Sierra Salvada (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren eta Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala