Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2617

EDIKTUA, 1091/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1091/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Cafés Foronda, SA.

Alderdi demandatua: Fernando Rojo Abellan eta Arasur Miranda, S.C.

Gaia: judizio arrunta.

109/2017 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Cafés Foronda, S.A.

Abokatua: Raquel Rincon Herrero.

Prokuradorea: Sebastián Izquierdo Arróniz.

Alderdi demandatua: Fernando Rojo Abellan eta Arasur Miranda, S.C.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 1091/2015 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu zitzaizkionak. Izquierdo prokuradoreak egin zuen eskaera, Cafés Foronda, S.A.ren ordezkaritzan, Rincón abokatuak lagunduta, Arasur Miranda, S.C. eta Fernando Rojo Abellan auzi-iheslarien aurka.

EPAITZA

Baiesten dut Izquierdo prokuradoreak diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako judizio arrunteko demanda, Rincón letraduak lagundutako Cafés Foronda, S.A.ren ordezkaritzan aurkeztua, Arasur Miranda, S.C. eta Fernando Rojo Abellánen aurka, biak auzi-ihesean. Horrenbestez, Arasur Miranda, S.C. eta Fernando Rojo Abellán kondenatzen ditut Cafés Foronda, S.A.ri solidarioki ordaintzera 6.115,56 euro, gehi interpelazio judiziala aurkeztu zenetik, hau da, 2015eko urriaren 29tik sortutako legezko interesak: lehenik, 7.621,76 euroren gainean, 2015eko abenduaren 29a arte, eta, bigarrenik, 6.115,56 euroren gainean, ebazpen honen eguna arte.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala