Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2595

IRAGARKIA, Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, botiken alorreko arau-hauste oso astun batengatik ezarritako zehapen irmoa jakitera ematekoa.

Aintzat harturik Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuak zer ezartzen duen 114.4 artikuluan, jakitera ematen da arau-hauste oso astun batengatik ezarri den zehapen irmoa.

01/17-G-FAR espedientea.

Arau-haustearen data: 2016ko abuztuaren 19a.

Zehapena irmo egin den eguna: 2017ko maiatzaren 2a.

Ebazpena: Osasun sailburuordearen Ebazpena, 2017ko martxoaren 27koa, arau-hauste oso astun bat egiteagatik hogeita zazpi mila euroko zehapena ezartzea erabakitzen duena (arau-hauste hori uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuak bere 111.2.c).4 artikuluan tipifikatzen du, «sendabide sekretuak prestatzea») eta, gainera, Zegamako (Gipuzkoa) M.ª Soledad Apaolaza García andreari debekatzen diona «Solita curandera de Zegama» izeneko kremak egitea eta merkaturatzea.

Donostia, 2017ko maiatzaren 16a.

Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala