
98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
2587
IRAGARKIA, berdintasun mezuak dituzten eskola-agenden elaborazioa, inprimaketa eta banaketari buruzko formalizazioarena (Espedientea: 06EMK/06S/2017).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 06EMK/06S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: eskola-agenden elaborazioa, inprimaketa eta banaketa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2017ko ekainaren 30era arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 61.983,47 euro; BEZa (% 21): 13.016,53 euro. Guztira: 75.000 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2017ko apirilaren 6an.
b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2017ko maiatzaren 12an.
c) Kontratista: Gráficas Irudi, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 63.222,50 euro (BEZa barne).
6.– Noiz formalizatu den kontratua.
a) Kontratuaren data: 2017ko apirilaren 18a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 12a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
RSS