Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2586

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1505/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 1505/2016.

Demandatzailea: Jose Roberto Perez Sanchez.

Abokatua: Ivan Munguia Mendez.

Prokuradorea: Tomas Zapater Unceta.

Demandatua: Yaneth Robles Davalos.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-26an. Hona hemen epaitza:

214/17 epaia, 2017ko apirilaren 26koa, DVC 1505/2016 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Jose Roberto Perez Sanchez, Zapater jauna prokuradore zuela; bestetik, demandatu gisa, Yaneth Robles Davalos (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Yaneth Robles Davalos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala