Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2584

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 169/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 169/2016 judizioan, epaitegi honetako epaile Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jaunak epaia eman duela 2017-01-10ean.

Miguel Perez Garcia jauna (NAN zenbakia: 483852080) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ohartarazten aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren aurrean, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko apirilaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala