Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2581

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako diru-laguntzak jakinarazten dituena (Sorgune deialdia).

2016ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala