
98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 3 orri.)
- EPUB (257 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2578
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 3koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein diren 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari emandako laguntzen onuradunak. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez egin zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikulturaren sektorearentzako laguntzen 2014ko deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorrita, ebazpenak eman eta banan-banan jakinarazi zitzaizkien onuradunei laguntzak emateko prozedurari jarraituz, hau da, agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei espedientea aurkeztu zuten unearen arabera esleituta eta lehiaketaren teknikara jo gabe; kontuan hartu dira, gainera, hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta haien haztapena, betiere laguntza-motaren arabera.
Agindu horretako 5. puntuko 7. paragrafoan xedatutakoa betez, eta alde batera utzi gabe laguntzei buruzko ebazpena bana-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da agindu horren babespean esleitutako laguntzen onuradunen zerrenda.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo.– Argitara ematea 2014ko ekitaldian zein diren Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari emandako laguntzen onuradunak (ikus ebazpen honen eranskina), herritar guztiak jakitun egon daitezen. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.
RSS