Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2577

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 20koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita jarduera bertan behera uztea dela-eta bidaiarien eta salgaien garraio publikoaren sektorerako laguntza-programa bat ezartzen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2016ko maiatzaren 26ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea jarduera bertan behera uztea dela-eta bidaiarien eta salgaien garraio publikoaren sektorerako laguntza-programa bat ezartzen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala