Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2576

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2015eko urriaren 21eko Ebazpenean egindako hutsa zuzentzen baita. Ebazpen horren bidez, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen da, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Ebazpen horretan akats bat atzeman da, ikastaroen zerrendan ekintza gehiago baitaude balioztapena egiteko.

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2015eko urriaren 21eko Ebazpenean egindako hutsa zuzentzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala