Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2573

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 11koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita María Juncal Gutiérrez Mangado andreak gainditu duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Ingeles Filologia» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Juncal Gutiérrez Mangado andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN-zk.: 34086833-M. Kodea: AGC8L1 – D00103-22. Jakintza-arloa: «Ingeles Filologia». Saila: Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingelesa V» eta «Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II: ingelesa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 11.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala