Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2572

EDIKTUA, foru-arau fiskalei buruzko 1346-2017 judizio aurreko arazoaren ondoriozkoa.

1346-2017 judizio aurreko arazoa, foru-arau fiskalei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 3.a) artikulua urra dezakeelakoan, Bizkaiko Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 29.2 artikulua dela-eta aurkeztua.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo maiatzaren 9ko probidentziaz, foru-arau fiskalei buruzko 1346-2017 judizio aurreko arazoa izapidetzeko onartu du. Judizio aurreko arazo hori EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekzioak planteatu zuen 289-2015 prozedura arruntean; hain zuzen ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 29.2 artikulua dela-eta planteatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 3.a) artikulua urra dezakeelakoan. Era berean, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, arazo honen berri jakiteko ardura Bigarren Salari esleitzea erabaki da, txandaz baitagokio eginkizun hori.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 289-2015 zenbakiko prozedura arruntean alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost eguneko epean.

Madril, 2017ko maiatzaren 9a.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala