Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2017ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2571

EDIKTUA, Gobernuko presidenteak sustatutako 231/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa, zeinaren bidez etenda jarraituko du Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Euskadiko Legearen 83. artikuluak.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo maiatzaren 9ko autoz, Gobernuko presidenteak sustatutako 231/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren barruan, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Euskadiko Legearen 83. artikuluak etenda jarrai dezala erabaki du; aipatu konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartzearekin gertatu zen etendura hori, zeina Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2017ko otsailaren 4an (30. zk.).

Madril, 2017ko maiatzaren 9a.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala