Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
2512

IRAGARKIA, Gaztemundu 2017 programaren bidaiak eta ekintzak antolatzeko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 09LHK/09S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: 09LHK/09S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu-kontratua.

b) Helburua: Gaztemundu 2017 programaren bidaiak eta ekintzak antolatzeko zerbitzua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Burutzeko lekua: preskripzio teknikoen pleguko I. eranskinean adierazten den lurralde-eremua.

e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita 2017ko urriaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: irizpide ekonomikoa.

d) Eskaintzen aurkezpena eta lizitazioan parte hartze elektronikoa onartzen da.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 41.322,31 euro; BEZa (% 21): 8.677,69 euro. Guztira: 50.000 euro.

5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 7a.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: prezio txikiena.

9.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 8an, 11:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-06-19an, 12:00etan.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala