Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2495

655/2017 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Sánchez Garduño andrea Bidasoa Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Bidasoa Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 22ko 498/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko apirilaren 7ko EHAAn argitaratu (69 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Pilar Sánchez Garduño andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

M.ª Pilar Sánchez Garduño andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostiako Erakunde Sanitario Integratuko Administraria lanpostu funtzionalaren 5104 plazaren jabea da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Pilar Sánchez Garduño andrea Bidasoa Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– M.ª Pilar Sánchez Garduño andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala