Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2017ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2472

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko urtarrilaren 27ko ebazpena jakinarazten duena, non 08036 lan-zenbakia duen ertzainak itzuli behar duen kantitatea xedatzen den.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak 2016ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenak jakinarazten du, 08036 lan-zenbakia duen ertzainak, 5.288,79 euroko zenbatekoa jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean itzuli behar duela.

Halaber, adierazi behar zaio, hori egin ezean, Agentzia Exekutiboari espedientea bidaliko zaiola, izapide gehiagorik gabe, premiamendu-bidetik edo zuzenbidean bidezkoa den beste edozein bidetatik kobratzeko.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, ebazpen horren jakinarazpen gisa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Modu berean, honen kontra, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dute Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, halaxe ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 121 eta 122 artikuluetan.

Interesdunak eskura du ebazpenaren testu osoa Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan (espedientea: 20518), Erandion (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Kubo Eraikina).

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko apirilaren 28a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala