Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2017ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2465

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 1616/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzako lanak betetzeko 1616/2016 espedientea bideratu da. Lan horiek Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zizkion, 791-13-B Betearazpenean, Asier Gonzalez Menendez jaunari (Sestaon jaioa, 1992-07-26an; NAN: 45823711Y; Jose Efren eta Susanaren semea). Zigortuak Sestaoko Aizpurua kaleko 7, 4CT du azken helbide ezaguna, baina, egun, ez du helbide ezagunik. Bada, espediente horretan, autoa eman da, 2017-02-02an, eta honela dio xedapen-zatiak, hitzez hitz: «Deklaratzen da Asier Gonzalez Menendezek ez duela bete hamaika egunez gizartearentzako lan egiteko zigorra, Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 791-13-B Beterazpenean ezarria.

Jarduketen lekukotza helaraztea Barakaldoko Zaintzako Epaitegiari, egitateak zigorra hausteko delitu diren azter dezan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda. Zigortuari jakinaraziko zaio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, edo, modu subsidiarioan, apelaziokoa, edo zuzeneko apelazio-errekurtsoa, bost eguneko epean.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazi eta sinatzen dut. Fede ematen dut.»

Asier Gonzalez Menendez zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, ez baitakigu non dagoen, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2017ko apirilaren 20an, zigortuari ohartarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik hasita.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala