Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2017ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2462

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 589/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 589/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bilbao, Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Egoitz Alberdi Olavegoya.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Demandatua: AXA Seguros Generales S.A., Seguros y Reasegurosekoa, eta Marcos Luis Meza Lugo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezesten dut Fuente Lavín prokuradoreak Seguros Bilbaoren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, AXA aseguru-konpainiaren aurkakoa. Horrenbestez, aipatutako demandatua absolbitzen dut haren aurka aurkeztutako uzietatik. Kostuak ez zaizkio berari ezartzen.

Baiesten dut Fuente Lavín prokuradoreak Seguros Bilbao erakundearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Marcos Luis Meza Lugoren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.979,02 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marcos Luis Meza Lugo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala