Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2017ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2454

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko martxoaren 31ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– M.ª Victoria Remírez de Ganuza Zabalo andrea Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 189).

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala