Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2017ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
2453

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira apirilaren 11ko 2/2107 Legearen testuan. Lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dira. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Azken xedapenetatik lehenengoaren 23. atalaren hirugarren paragrafoan, 2017/1927 (119/30) orrialdean, honela dio:

«Salbuespen hori ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabeei, ez sei metrotik gorako luzerako ontzienei, ez eta, beren luzera dena dela, pantalanei lotuta dauden bestelako ontzienei ere.»

baina honela esan behar du:

«Murrizketa hori ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi baten baino gehiagoren jabeei, ez eta sei metrotik gorako luzerako ontzienei ere.»

Azken xedapenetatik lehenengoaren 26. atalaren 9.2 puntuan, 2017/1927 (119/31) orrialdean, honela dio:

(...)

«– Donostiako portuan: 61,22 euro urtean.»

baina honela esan behar du:

(...)

«– Donostiako portuan: 63,68 euro urtean.»


Azterketa dokumentala