
90. zk., 2017ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2402
IRAGARKIA, 2017ko apirilaren 19koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoak– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Egintza hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Gasteiz), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
OLATZ CORA GALLASTEGUI.