Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
2385

IRAGARKIA, laneko medikuntzaren kontratazioari buruzko lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa:

P0100385D

Otaola hiribidea 29 - Jaizkibel eraikina 1.solairua

20600 Eibar

Telefonoa: 943 82 17 50

Helbide elektronikoa: haurreskolak@haurreskolak.eus

Fax: 943 12 07 37

Web orrialdea: http://haurreskolak.eus

Klausula administratiboak eta teknikoak 2017ko maiatzaren 12tik aurrera eskuragarri egongo dira Haurreskolak Partzuergoko web orrian:

http://www.haurreskolak.eus/perfil del contratante/

b) Espedientea izapidetuko duena: Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordea.

c) Espediente zenbakia: 001/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Laneko Medikuntzaren espezialitatea kontratatzea Kanpoko Prebentzio Zerbitzu baten bidez Haurreskolak Partzuergoko langileen Osasunaren Zaintza aurrera eramateko.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko tokia: esleitua izan den enpresak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dituen egoitza edo zentro ezberdinetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2018ko abuztuak 31.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 38.000 euro, BEZik gabe.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lizitazio zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Haurreskolak Partzuergoa.

b) Helbidea: Otaola hiribidea, 29 – Jaizkibel eraikina, 1.

c) Herria eta posta kodea: Eibar 20600.

d) Telefono zenbakia: 943 82 14 96.

e) Telefax zenbakia: 943 12 07 37.

Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko maiatzak 24.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hatzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzak 31, eguerdiko 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan, Otaola hiribidea, 29 – Jaizkibel eraikina, 1 – 20600 Eibar. Ondoko ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari posta elektroniko bidez, baita ere ezinbestekoa izango da telefonoz jakinaraztea karatulan zehazten den telefono zenbakian. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: akordioa indarrean dirauen epea.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea eta erakusgaien aurkezpena: prozedura ireki honen karatulan zehazten da.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: ez dira aurreikusten.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

Eibar, 2017ko maiatzaren 2a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala