Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
2384

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoarena. Erabaki da atzera egingo dela Haurreskolak Partzuergoko zentroak jostailuz hornitzeko esparru-akordioaren lizitazioan.

2017ko apirilaren 21ean, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak, kontratazio-organo modura, akordio hau hartu du:

«Atzera egitea Haurreskolak Partzuergoko zentroak jostailuz hornitzeko esparru-akordioaren lizitazioan, ohartu delako badela zuzendu ezinezko akats bat administrazio-klausula zehatzen pleguan, hain zuzen ere baldintza formalei eta agiriak aurkezteko toki eta epeari dagokienean. Akordioaren espediente-zenbakia 001/15 da, eta kontratuaren zenbatekoa 340.000 eurokoa (BEZ barne). Izan ere, AKZP horietan, 15. atalean, jartzen du enpresek bi gutun-azal aurkeztu behar dituztela, itxita, lehiaketan parte hartzeko:

i) A gutun-azala: gaitasuna eta kaudimena.

ii) Eskaintza bera. Balio-judizioa egin beharra eskatzen duten irizpideak erabiliz ebaluatuko da.

Atal horretan, baina, ez da aipatzen automatikoki ebaluatu daitezkeen elementuak hirugarren gutun-azal itxi batean aurkeztu behar direla, B letraz markaturik. Horregatik, ezinezkoa da jakitea lehiatzaileek proposamen hori zein gutun-azaletan sartu duten. Eta balio-judizioa eskatzen duten irizpideei dagokien gutun-azalean datozen agirietan aipatzen bada proposamen ekonomikoa, eskaintzari ezetz erantzun behar zaio beti, ez duelako betetzen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko testu bateginaren 145. artikuluan xedaturik datorrena, alegia, lizitazio publikoa egin arte proposamenek sekretuak izan behar dutela.

Antzemandako akatsak kontratu-prestaketan du eragina, kontratazio-organoaren erruz egin da, eta ezin da zuzendu. Horregatik, eta Haurreskolak Partzuergoak jostailu-horniketarako homologa zitzan nahi zuten lizitatzaileei kalterik ez egitearren, prozeduran atzera egin beharra dago.

Azkenik, horrelako kontratu-prozedura batean parte hartzeak berez dakartzanez gainera, ez da uste atzera-egite hau dela-eta berariaz ordaindu behar zaien beste gasturik egin dutenik lizitatzaileek».

Lizitazioaren iragarkia 2015eko abenduaren 14ko EHAAn argitaratu zen, 237. zenbakian.

Eibar, 2017ko maiatzaren 2a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala