Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2382

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena: «Bide-hezkuntzari buruzko proiektu ibiltaria, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako gazteei zuzendua» (Espedientea: T-0066/17).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-0066/17.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren instalazioak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2018ko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetzen den egunetik aurrera.

3.– Izapideak, eta esleitzeko prozedura eta modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

– Eskaintza ekonomikoa: 30 puntu.

– Eskaini beharreko emanaldi-kopurua gehitzea: 11 puntu.

– Eskatutako gutxieneko langile-kopuruari beste langile batzuk gehitzea, Administrazioari kosturik eragin gabe: 10 puntu.

– Proiektua sortzea: 30 puntu.

– Operatiboa: emanaldiak gauzatzeko baliabide teknikoak: 15 puntu.

– Proiektua zuzendu eta koordinatzeko metodologia: 4 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 399.999,86 euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 19a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: L taldea, 5. azpitaldea, 2. kategoria.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 22a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Segurtasun Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko maiatzaren 30a; eta «B» gutun-azala: 2017ko ekainaren 8a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen gastua (466,14 euro), bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzekoa ere (853,55 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala