Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2380

EDIKTUA, 2812/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 2812/2016 espedientea bideratu da, gizartearentzat lanak egiteari buruz. Lan horiek Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiak ezarri dizkio 1037-14-2 betetzeko Aitor Franco Arrizabalaga zigortuari (Bilbon jaioa 1970-01-26an; NAN-zk.: 30656531; Antonio eta Juliaren semea; azken helbidea: Bentazarra 3 6 B, Bilbao, Bizkaia). Espediente horretan, autoa eman da 2017-03-02an, eta hau diote xedapenek: «Aitor Franco Arrizabalagak ez du bete Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiak ezarri dizkio 1037-14-2 betetzeko ezarritako zigorra: gizartearentzat lanak egitea hemezortzi egunez.

Horren berri jakinarazi bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Eginbideak behin betiko artxibatuko dira.»

Aitor Franco Arrizabalaga zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta , agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2017ko apirilaren 25ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazi eta hurrengo hiru egunetan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala