Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2378

EDIKTUA, 931/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 931/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Grenke Rent, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Demandatua: D V Gestion Innovacion Proyectos e Inversion.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Alfonso José Bartau Rojas jaunak Grenke Rent, S.A.U. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, DV Gestion Innovacion Proyectos e Inversion, S.L. sozietatearen aurkakoa.

a) 92-12586 zenbakiko errentamendu-kontratua suntsitutzat deklaratzea.

b) Demandatua kondenatzea entregatutako ondasunak auzi-jartzaileari itzultzera; entrega horren gastuak eta kostuak demandatuak hartuko ditu bere gain.

c) Demandatua kondenatzea errenten guztizkoa ordaintzera: 3.232,49 euro.

d) Demandatua kondenatzea honako hauek ordaintzera: demanda aurkeztu den unera arte mugaeguneratu eta sortu diren berandutze-interesak (106,39 euro), gehi horiek osorik ordaindu arte sortzen direnak (0,45 euro egunean, demandaren datatik hasi eta osorik ordaindu arte).

e) Demandatua kondenatzea, atzerapenagatik, 490,20 euro ordaintzera, gehi entregatutako materiala itzuli arte sortzen den kopurua (2,15 euro egunean).

f) Demandatua kondenatzea 40 euro ordaintzera.

g) Demandatua kondenatzea sortutako kostuak ordaintzera.

D V Gestion Innovacion Proyectos e Inversion demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala