Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2377

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 372/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 372/2016 apelazio-errekurtsoa, hitzezko judizioa.

Alderdi apelatzaile: Seguros Catalana Occidente.

Alderdi apelatua eta apelatua: Manuel Fernandez Rodriguez eta Virtudes Copa Vila.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIAREN ZK.: 337/2016

Magistratua: Leonor Cuenca García andrea.

Bilbao, bi mila eta hamaseiko abenduaren hamahirua.

Erregearen izenean, Konstituzioak emandako ahalmenaren indarrez.

Probintzia Auzitegi honetako 5. Sekzioak apelazioan ikusi ditu 6/16 hitzezko judizioaren autoak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutakoak. Judizio horretan, alderdi izan dira, batetik, alderdi demandatzaile gisa, Manuel Fernández Rodríguez –Fuente Lavín prokuradoreak ordezkatuta eta Delgado Ortega letraduak zuzenduta–, eta, bestetik, alderdi demandatu gisa, Seguros Catalana Occidente, S.A. –Basterrechea Aldana prokuradoreak ordezkatuta eta Ruano Alcubilla letraduak zuzenduta– eta María Virtudes Copa Vila, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baiesten dut Basterrechea Aldana prokuradoreak Seguros Catalana Occidente, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2016ko apirilaren 27an emandako epaiaren aurkakoa. Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratuak eman zuen epai hori 6/16 hitzezko judizioaren autoetan (erroilu honen jatorria da), eta 2016ko maiatzaren 10eko Autoaren bidez argitu zen. Horrenbestez, partez ezeztatzen dut ebazpen hori, era honetan: Seguros Catalana Occidente, S.A. eta Virtudes Copa Vila demandatuak ez ditut kondenatzen 5. B etxebizitzan zenbait konponketa egitera, zehazki dutxaontziko hustubidearen saretako loturan dagoen akatsa konpontzeko egin beharreko konponketak. Ebazpenaren gainerako erabakiei eusten diet, ordea. Errekurtso honetanko kostuak ez zaizkio inori ezartzen, eta, hortaz, alderdi bakoitzak bereak ordainduko ditu, eta komunak, berriz, erdibana, halakorik balego.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Itzul bekio Seguros Catalana Occidente, S.A.ri errekurritzeko aurkeztutako gordailua. Horretarako, justizia Administrazioaren idazkariak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen honen aurka, ez dago inolako errekurtsorik aurkezterik, hala ezarrita baitago Auzitegi Gorenaren Lehenengo Salaren doktrinan; zehazki, eta besteak beste, 2013ko otsailearen 26ko eta ekainaren 4ko eta 25eko autoetan, 2014ko otsailaren 25eko eta maiatzaren 20ko autoetan eta 2015eko ekainaren 24ko, urriaren 5eko eta azaroaren 18koetan.

Nire behin betiko epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Virtudes Copa Vila alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2017ko martxoaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala