Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2375

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean kultura- eta gizarte-arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).

2016ko abenduaren 30eko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua argitaratu zen, kultura- eta gizarte-arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12.2 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala