Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2017ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2368

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Berrikuntzaren, Gizarte, Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2017ko otsailaren 1eko ebazpenean (2017ko otsailaren 10eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzan zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA) Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Deñe Larrabeiti Mendikute izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 1238.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2016ko abenduaren 31.

– Langunea: Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den biharamunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko apirilaren 27a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala