Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2358

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-9/2017-T zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpen-proposamena ohiko moduan jakinaraztea Jorge Ruiz Jiménez eta José Luis López Freijomil jaunei –«Bar Karibe Romo» (Kalamua k, 5 – Getxo) establezimenduaren arduraduna eta jabea, hurrenez hurren–, eta, hortaz, iragarki hau ematen da argitara.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko martxoaren 30ean instrukziogileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, zeina ireki baita osasun-araudiaren aurkako ustezko arau-hauste bat egiteagatik (tabakoa erretzen uztea).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, bai eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)- gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 44 artikuluan, ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko apirilaren 18a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala