
88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2357
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraioetako sailburuordearen ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 18a.
Garraioetako sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.
RSS