Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2354

EDIKTUA, konkurtso laburtuari buruzko 885/2015 judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 885/2015 konkurtso laburtua.

Demandatzailea: Natalia Cossio Carnicero.

Prokuradorea: Sandra Perez Alba.

Demandatua: Gonzalo Dominguez Saralegui (Grupo Axpe Udondo, S.L.).

Gaia: beharrezko konkurtsoa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Errudun jotzen dut Grupo Axpe Udondo, S.L.ren konkurtsoa, KLren 164.1 artikuluan aurreikusitako arrazoia gertatzeagatik, 165.1 (konkurtsoa eskatzeko betebeharra ez betetzea), 165.2 (lankidetza falta konkurtso-administrazioarekin); 164.2.1 (funtsezko ez-betetzeak kontabilitatean) eta 165.1.3 (urteko kontuak ez egitea) artikuluei dagokienez, eta hau erabakitzen dut:

Lehenengoa.– Gonzalo Domínguez Saraleguiri kalifikazioak eragin dio.

Bigarrena.– Kalifikazioaren eraginpeko pertsona hamabost urterako desgaitzen da besteren ondasunak administratzeko, eta denbora-tarte horretan ezin izango du inor ordezkatu, ez eta administratu ere. Gainera, konkurtsopeko edo masaren hartzekodun gisa izan ditzakeen eskubide oro galduko du, eta konkurtsopekoaren ondaretik bidegabeki eskuratutako edo masa aktibotik jasotako ondasunak edo eskubideak itzuli beharko ditu.

Hirugarrena.– Kalifikazioaren eraginpeko pertsona hori kondenatzen da masa aktiboaren likidazioan jaso gabeko bere kredituen zenbatekoa hartzekodunei ordaintzera. Ez da kondenarik kalte-galeren kalte-ordain gisa eskatutakoagatik (1.010.583 euro, «konpainiaren aktiboen salmenten zenbatekoari» dagokiona), behar diren legezko aurrekontuen konkurrentzia akreditatu baita.

Gonzalo Dominguez Saralegui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala