Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2353

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1287/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1287/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Naval Muñoz Belen.

Abokatua: Angel Lapuente Montoro.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Demandatua: Yesenia Liriano Manzueta.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-12-14an, eta honela dio xedapen-zatiak:

625 Epaia, Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek emana. Epaile magistratu horrek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren hitzezko judizioko 1287/2016 autoak (ezkondu gabeko bikote baten eta haien seme-alaben arteko neurriei buruzkoak). Hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Naval Muñoz Belen, Otero prokuradorearekin; eta bestetik, demandatu gisa, Yesenia Liriano Manzueta (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Horrenbestez, Konstituzioak emandako ahalmenez baliatuta, eta Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Yesenia Liriano Manzueta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala