Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2352

EDIKTUA, 644/2016 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 644/2016 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Heineken España, S.A.

Abokatua: Maria Teresa Odriozola Fernandez.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Hector Francisco Martinez eta Jaquelina Elizabeth Ortiz Martinez.

Gaia: kanbio-judizioa.

Judizio horretan, autoa eman da 2017-01-27an. Hona hemen epaitza:

71/2017 epaia, 2017ko urtarrilaren 21ekoa, KJE 644/2016 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Heineken España, S.A., Garcia Rodrigo prokuradore zuela; bestetik, demandatu gisa, Jaquelina Elizabeth Ortiz (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Jaquelina Elizabeth Ortiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala