Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2349

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 153/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 153/2016 prozedura bideratu da, Josefina Mendez Algarañazek eskatuta Ciro Vaca Albaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Josefina Mendez Algarañaz andrearen ordezkaritza prozesalak Ciro Vaca Alba jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, honako hau deklaratzen dut:

1.– XXXXX adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.

2.– Familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena (Goikokalea 2, 2. Areatza -Bizkaia) bien alaba XXXXX eta amari ematen zaie, altzariak eta hornidura barne direla.

3.– Ciro Vaca Alba jaunak 150 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, demandatzaileak adierazitako kontuan, hileko lehen bost egunen barruan; zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, urte bakoitzeko urtarrilaren batean, Estatistika Institutu Nazionalak urtero argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak dituen aldaketekin bat etorriz.

Aurrekoaz gain, eta aparteko gastuei dagokienez, halakotzat hartuko dira salbuespenez sortutakoak izanik ohiko kontribuzio gisa hartu behar ez direnak; eta, bereaz, honako hauek sartzen dira: gizarte-segurantzak edo dagokion mutuak estaltzen ez dituen medikuak edo, estali gabe egonik, oso garestiak direnak, tratamendu psikikoak, aparatuak (lentillak, betaurrekoak, ortodontzia...) eta dagozkion mediku-sariak. Horiek erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, eta zaintza duenak agiri bidez justifikatu beharko du beharrezkoak direla eta zein den haien zenbatekoa eta, desadostasuna badago, onarpen judiziala eskatuko da.

Ez da berariaz kosturik ezartzen prozedura honetan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4762000000015316). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamazortzian.

AUTOA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko otsailaren hogeita zortzia.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2016-10-18an emandako epaia argitzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

– Horrela, ez da bidezkoa ezein gurasori kentzea XXXXX alabaren (1999ko ekainaren 22an jaioa) guraso-ahalaren titulartasuna eta ahal horretaz baliatzeko eskubidea.

– Méndez andreak aurkeztutako deklarazioa kontuan hartuta.

– Ciro Vaca Alba jaunak 150 euro hilean.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

SINADURA SINADURA

Epailearen sinadura Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura

Eta Ciro Vaca Alba demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko otsailaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala