Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2344

EDIKTUA, 393/2016 apelazio-errekurtsoko autoen ondoriozkoa.

600/2016 AUTOA

Auzitegia.

Presidentea: Jaime Tapia Parreño.

Magistratua: Jesús Alfonso Poncela García.

Magistratua: Raul Aztiria Sanchez.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: 2016ko abenduaren 22a.

XEDAPENAK

Salak erabaki du Vitoria-Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren 224/16 aurretiazko eginbideetan emandako 2016ko urriaren 18ko Autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa ezestea; auto horren bitartez, 2016ko apirilaren 26ko Autoaren aurkako erreforma-errekurtsoa ezesten da, eta, beraz, autoa bere horretan baiesten. Gora jotze honek sortutako kostuak ez zaizkio errekurtsogileari ezartzen.

Ebazpen hau irmoa da, eta beraren aurka ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.

Bidal bedi ebazpen honen ziurtagiria jatorrizko epaitegira, jakin dezaten eta erabakitakoa bete.

Auto honen bitartez erabaki, agindu eta izenpetzen dute idazpuruan zehaztu diren magistratuek. Fede ematen dut.

Ramón Castro Duranen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala