
88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
2343
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 3koa, Deustuko Eliz Unibertsitatearena, Hizkuntza Modernoetako Graduaren ikasketa plana argitaratu zuen 2015eko irailaren 10eko Ebazpeneko errakuntzak zuzentzen dituena.
Errakuntza aurkitu da Deustuko Eliz Unibertsitatearen 2015eko irailaren 10eko Ebazpenean; ebazpen horren bidez, Hizkuntza Modernoetako Graduaren ikasketa plana argitaratu zen, 2015eko urriaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (236. zenbakia). Hori dela eta, honako zuzenketa egiten da:
Eranskinean, «Hizkuntza Modernoetako Graduaren ikasketa planaren egitura» atalean, «Jakintzagaiaren izena» zutabean, «Ingeles Ikasketak» dioen lekuan, «Ingeles literatura» jarri behar du; «Hispaniar Ikasketak» dioen lekuan, «Hispaniar literatura» jarri behar du; «Literatura Ikasketak» dioen lekuan, «Hispaniar Hizkuntza» jarri behar du; eta «Hizkuntzalaritza Ikasketak» dioen lekuan, «Ingeles Hizkuntza» jarri behar du.
Dokumentuaren azken atalean, tituluaren aipamenak adierazten diren tokian, «Ikasleek aipamen hauek lor ditzakete, hautazko 30 kreditu eginda» dioen lekuan, «Ikasleek aipamenik gabe eskura dezakete titulua, baita aipamen bat edo gehiago eskuratuta ere:» jarri behar du.
Bilbao, 2017ko maiatzaren 3a.
Errektorea,
JOSÉ MARIA GUIBERT UCÍN.
RSS