
88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2342
AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Orion (Gipuzkoa) dagoen «Orio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena eskatuz, Orion (Gipuzkoa) dagoen «Orio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko 2017-2018 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 20007485.
Izen espezifikoa: «Orio Ikastola».
Titularra: Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Abeslari kalea 8.
Udalerria: Orio.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 219 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 16 unitate, 400 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS